Estás en:
Inicio de contenido
Lapatx-eko zabortegia, zabortegi kontrolatua da, eta hondakinen isurketa, tratamendua eta biltegiratzea eskaintzen ditu.
Lapatx-eko zabortegian Urola Erdiko Udal Elkartea osatzen duten udalerrietako (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa) hondakinak isurtzen dira.
Debabarrena mankomunitateko udalerriek ere erabiltzen dute zabortegi hau.
Hiri hondakinak, hondakin ez arriskutsuak eta hondakin inerteak.
2008-ko Ekainetik aurrera, konpostajeko planta dago martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mankomunitateen laguntzarekin, Donostiako Amara auzoan, Azpeitian, Azkoitian, Aretxabaletan, Zarautzen eta Zumaian, 5º edukiontziaren esperientzia martxan jarri zuen, etxeetan eta sortzaile desberdinek sortutako materia organikoa konpostatzeko. Lehen fasean jatorri begetaleko hondakin gordinekin egingo da eta aurrerago sukaldatutakoekin.
Horretarako tanbor berezi batzuek jarri ziren, horietatik, jarraitu beharreko prozesuaren ondorioz, herrietako lorazaintzan erabiliko den konposta aterako delarik.
Inicio de pie
© Urola Erdiko Mankomunitatea Harremanak