Inicio de menú principal

Estás en:

Inicio de contenido

Etxeetako zaborrak

Zer bota?

Egun gaika biltzen ez diren hondakinak sartuko ditugu zabor-poltsan:

  • materia organikoa: edukiontzi marroiera bota ezin daitekeen gainerako materia organikoa.
  • berrerabili edo birziklatu ezin diren hondakinak: konpresak, pixoihalak, zigarro-puntak, etab.

Nola?

Hondakinak edukiontzietan, poltsa itxitan sartu behar dira.

Zertarako?

Bildutako hondakinak hiri-hondakinen zabortegira eramaten dira.

Ez

  • Berrerabili edo birziklatu daitekeen hondakinik: beirazko edo plastikozko ontziak, latak, metalezko ontziak, tetra-brikak, papera, kartoia, arropa, oinetakoak.
  • Etxeko hondakin arriskutsurik: pilak, pinturak, fluoreszenteak, bateriak, etxetresna elektrikoak, olioak,...

Inicio de pie

© Urola Erdiko Mankomunitatea Harremanak