Inicio de menú principal

Estás en:

Inicio de contenido

Bolumen handikoen bilketa

Zer bota?

  • Altzariak.
  • Koltxoiak.
  • Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: hozkailuak, garbigailuak…
  • Lerro marroiko etxetresna elektrikoak: telebistak, musika aparatuak.
  • Lerro griseko etxetresna elektrikoak:informatika ekipoak.
  • Bolumen handikoekin batera ematen diren arropak eta ehunak.
  • Jostailuak, liburuak ...

Nola?

Tresnak berehala eramateko prestatuta jarri behar dira. Beharrezkoa den kasuetan, desmuntatuta.

Non eta noiz?

Etxez etxeko bilketa: Bolumen handiko tresnen etxez etxeko bilketa zerbitzua interesatzen zaion orok aurrez 902 455 855 telefonora deitu beharko du ordua hartzeko, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Bestela, erantzungailuan mezua utzi daiteke.

Kaleko bilketa: Edukiontzi grisen edota gaikakoen ondoan utzi tresnak ostegun gauez, bilketa ostiral goizean zehar egiten delako.



Ez

  • Obra-hondakinik.
  • Hondakin organikorik.
  • Garraiatzeko garabia behar duten tresnarik.
  • Industria hondakinik.

Zertarako?

Behin bilketa eginda, berrerabil daitezkeen trasteak konpondu egiten dira bigarren eskuko produktuekin lan egiten duten enpresa espezializatuen bidez merkaturatzeko.
Berrerabili ezin diren tresnak birziklatu egingo dira beste industria prozesu batzuetan erabili daitezkeelarik, zenbait material berreskuratuz (egurra, ehuna, plastikoak...).

Inicio de pie

© Urola Erdiko Mankomunitatea Harremanak