Inicio de menú principal

Estás en:

Inicio de contenido

5-garren edukiontzia

Zer bota?

1. FASEA

Jatorri begetaleko hondakinak, sukaldatu gabeak:

  • Fruta, barazki eta otordu hondakinak; Lore eta landare hondakinak; baratzeko hondakinak, belarra eta inausketako hondakinak
  • Sukaldeko papera, kartoizko arrautza-ontziak eta uhin kartoiak zikinak baldin badaude. (Garbiak badaude, edukiontzi urdinera bota behar dira)
  • Kafe hondarrak eta iragazkiak, infusio hondarrak eta poltsatxoak
  • Ogi, gaileta eta opil hondakinak
  • Arrautza oskolak eta fruitu lehorren azalak
  • Fruta hezurrak
  • Kortxozko tapoiak

2. FASEA
Bigarren fasean, lehenengo faseko hondakinez gain animali-jatorriko hondakinak ere bota behar dira edukiontzi honetara:

  • Haragi eta arrain hondakinak
  • Hezurrak
  • Gazta eta bestelako esnekiak
  • Ileak

Zer da?

Etxeetako hondakin organikoak gaika biltzeko esperientzia pilotua da, Gipuzkoako udalerri batzuetan soilik egingo dena, Gipuzkoa osora hedatu aurretik. Gipuzkoa osoan martxan jartzen denean, urtean 60.000 tona hondakin organiko konposta bihurtuko da, gero lorezaintzan erabiltzeko.

 

Bigarren faseko esperientziaren ondoren, konparazio-azterketa egingo dugu. Horri esker, behin betiko ezarri ahal izango dugu etxeko materia organikoaren gaikako bilketa Gipuzkoan.

Doako zerbitzua

  • Ontzi marroia etxean hondakin organikoak biltzeko
  • Poltsa biodegradagarriak
  • Giltza (kaleko 5. edukiontzia ireki ahal izateko)
  • Ikastaro labur bat, hondakin organikoak nola bereiztu azaltzeko

Inicio de pie

© Urola Erdiko Mankomunitatea Harremanak